Txingarra zarauztar talde batek sortutako energia komunitatea da, energia iturri fosilen gizartea amaitzera doan honetan, herrian energiaren alorrarekin lotutako proposamenak egin eta elkarrizketak abiatzeko. Hain zuzen ere, hiru helburu nagusi ditu:

  1. Zarautzen energia berriztagarrien ekoizpen eta kontsumo arduratsu eta jasangarria bultzatzea.
  2. Herritarren kontzientzia sustatzea, jasangarritasun energetikoaren kulturan.
  3. Zarautzen energia-kalteberatasun egoerak saihesten laguntzea.

Lehen urrats moduan, herrian ditugun instalazioetatik kontsumo partekaturako ereduak sortzeko lanean dihardugu, herrian bertan sortzen den elektrizitatea ahalik eta gehien aprobetxatzeko helburuarekin. Hala, instalazioen eraginkortasuna hobetzeaz gain, energia burujabetzara bidean urratsak emango ditugu eta energiaren gaia mahai gainean jartzeko aukera eskaintzen digu.

Energiaren gaiak kezkatzen bazaitu, kontsumo partekatuetan parte hartu nahi baduzu edota proiektuaren parte izan nahi baduzu, egin zaitez elkarteko bazkide. Hemen duzu informazio guztia.